viernes, 11 de abril de 2014

Marco Aurelio



Argazkian ikusten dugun estatua Marco Aurelio erromatar enperadorearen estatua ekuestrea da. Piazza del Campidoglion kokatuta dago, Erromako hirian. Erromako Museo Capitolinoan aurkitzen da estatua originala, beraz, hau kopia bat da. Eskultura K.a II. Mendekoa da, Marco Aureliok Erromatar Inperioa gobernatu garai berekoa eta  esaten da zibilizazio horren historian egondako gobernatzailerik onena izan zela. Egilea, erromatar eskulturan askotan gertatzen den bezala, anonimoa da, haren helburua erretratuan agertzen den pertsona mirestea baita, eta ez eskulturagilea.

            Eskulturaren forma konkor biribileko da.  Zaldi baten gainean dagoenez ekuestre motakoa da.  Tamaina erraldoiko proportzioak ditu, greziarren artearen proportzionaltasunari eta gizakizko tamainaren neurriari kontrajartzen zaiona. Eskulturaren funtzioa politikoa da, eskultura gehienetan bezala: autoritate baten boterea edo pertsona goraipatzea. Lehen esan dudan bezala, eskulturagileei garrantzia ematen ez zitzaienez, egilea anonimoa da, erretratuan agertzen den pertsonan zentratzeko aterntzio eta garrantzi osoa.  

            Eskulturaren osaera begiratuz Marco Aurelio enperadorearen erretratu erraldoia ikusi dezakegu zaldi baten gainean eta zaldiarekiko kontrola duela ere ikusi daiteke bera domatzeko esfortzurik ez dituelako egiten. Erabilitako materiala brontzea da, argizari galduaren galdaketa teknika erabiliz. Teknika honetan buztinezko irudia egiten da Ondoren, argizariz estaltzen da buztinezko irudi osoa, hemen zulotxoak eginez. Ondoren berotu egiten da argizari urtua ateraz eta bukatzeko brontze urtua zuloetatik sartu egiten da eta lehortzen eta gogortzen uzten da.
Eskulturan, Marco Aurelio garrantzitsuena izan arren, zaldiak protagonismoa hartzen du. Beraren bidez, Marco Aureliok zuen boterea eta indarra erreflejatzen da, domatzeko zaila den zaldi baten itsura duelako eta honek esfortzurik egin gabe kontrolatzen duela ematen duelako.
Obra perfilez ikusiten badugu argazkian bezala, triangulu forma jarraituz  egin dela ikusi daiteke. Zentrifugoa da, enperadorearen besoak zabalik egotea gain, zaldiaren aurreko eta atzeko hankak ere kanporantz daudelako. Honek simetriarekin austen du eta mugimendua ere badago, Greaziako aro arkaikoko eskulturaz asko aldentzen dena, simetrikoak eta zurrunak zirelako. Greziako aro honetako eskulturaz bereizten du ere eskulturaren errealismoak. Erromatar arteak ez du Grezian bezala pertsona perfektua bilatzen, kanona jarraituz eta aurpegian serenitate espresioa jarriz; erromatar artean gizakiak diren bezala egiten dituzte, errealismoz.
Arropan errepatatuta (togan eta kapan, sandalietan), lanketa bikaina eta oso landua egin dutela ikusi daiteke, zimurdura guztiak errealismoz eginez. Berdina gertatzen da zaldiaren aurpegiko espresioarekin edo haren gihar eta zimurrekin. Marco Aurelioren giharrak asko ikusten ez diren arren, begibistan duen hankan eta belaunean ere lanketa bikaina dagoela ikusi daiteke.
Enperadorearen hilea trepanoaren teknikaz eginik dago (itzalak sortzen dituena) eta aurpegian sfumattoaren teknika erabili dute, espresio lasai eta melankoliatsua ematen diotenak. Bere jarreran ikus daiteke duen dotoretasuna eta boterea.   

            Eskultura honek balio izan zuen, Marco Aurelio goraipatzeaz gain, hark zeukan boterea ikustarazteko (Erromatar Inperioa menderatu zuen).

Hau erromatar garaian askotan egiten zen ohitura zen.              

No hay comentarios:

Publicar un comentario