Iruzkin honetan Atenaseko Partenoiari buruz hitz egingo dut. Partenoia Atenaseko tenplu nagusia izan zen. Iktinos eta Kalikratesek eraiki zuten Fidiasek teknika gainbehegiratzen zuen bitartean. K.a 447 eta 432 artean eraiki zen, “Urrezko Aroa” deituriko garaian, gobernua Periklesen menpean zegoenean. Periklesek berak ordenatu zuen eraikitzen hastea. Greziar estilokoa da, konkretuki doriarra.
Irudia Atenaseko Partenoia da, esan dudan bezala. Fidias ezarritako jarraibideak
jarraituz eraiki zen. Fidias Antzinako Greziako eskultore ospetsuena
izan zen. Margolari eta arkitekto izan zen ere, lehen greziar klasizismoko
garaikidea. Periklesek Fidiasi obra hau eraikitzeko agindu zion, eta honek Iktino eta Kalikrates greziar arkitektoen laguntza
izan zuen lan hau bukatzeko.
Atenaseko akropolisean dago kokatua. Akropolisa poliseko toki sakratua da,
hiriko toki altuenean kokatua, eta han propileoak, Atenea Nikeren tenplua eta
Erekteionen tenplua aurkitu daitezke, besteak beste, Fidiasek obrak izanak ere.
Greziako tenpluak guztiak bezala, Partenoia ez da bilgune
bezala erabiltzen, baizik eta Jainkoaren abode bezala (kasu honetan Atenea
jainkosarena) eta bere altxorrak gordetzeko eskainia. Horregatik zeremoniak ez
dira barruan egiten, kanpoan baizik. Arrazoi honengatik greziarrek inportantzia
handiagoa ematen diote kanpoko harmoniari barruko erosotasunari baino. Kanpoa
marra geometriko zuzenez osatua dago, Graziako arkitektura guztia bezala
proportzionaltasuna eta harmonia oinarri bezala edukiz.
Irudian ikusten den bezala doriar estiloa jarraituz
eraikitako obra da eta Pentelikoko marmol zuriaz egina dago. Marmol hau
Penteliko menditik ateratzen zen, Aternasetik gertu zegoena, eta akropoliseko
beste eraikin batzuk egiteko ere erabilia izan zen.
Greziako tenplu bat da eta fatxada nagusian ikusi
daitekeen zutabeen kopuruarengatik oktaxtiloa da eta tenplu osoa inguratzen
dutenez, peripteroa da. Alde motzetan guztira zortzi zutabe dauzka eta alde
luzeetan hamazazpi, beraz, gutxi gora behera, luzeerak zabalera bikoizten du. Elementu
sostengatzailer hauek, kolomak, zuzenean estilobatoaren gainena daude,
oinarririk izan gabe, doriar estiloaren ezaugarria dena. Estilobato hori
basamenduaren azkeneko eskailera da, beste bi eskaileren gainean jarria. Fustea
ildaskatua da eta kapitel batek errematatzen du. Kapitel hau bi elementuz
osatuta dago: ekinoa eta abakoa. Kapitel serie hauen gainean entablamendua
dago, aldi berean hiru zatitan zatitzen dena: lehenengoa arkitrabe arrunta da,
erlieberik eta apaingarririk gabea; bigarrena frisoa da, triglifoz eta metopez
(erliebez apaindutako panelak) osatua. Frisoaren gainean erlaiza aurkitzen da
entablamenduaren planotik ateratzen dena.
Eraikinak bi frontoi
ditu, haien fondoan oraindik estatua batzuen aztarnak ikusi daitezke.
Fatxadetako batean bigarren zutabedun arkupe bat ikusi
daiteke pronaosean. Honek tenpluaren naosera eramaten du eta bere luzeerarengatik
opistodomoa duela dirudi.
Beraz, Partenoiak zenbait atal ditu. Hasieran pronaosa
dugu, sarrera. Gero naosa dago. Atenea Partenosen izugarrizko eskultura
aurkitzen da bertan. Krisoelefantina zen (hau da, urrez eta marfilez egina) eta
Fidiasen lana izan zen. Partenoia bezala, Atenea jainkosarren omenez egina
dago. Ondoren amabirjinen gela dago. Gela hau berezia da Partenoiaren
garrantziarengatik eta bertan aristoi familikoen alaba ezkongabeak eta
jainkosaren zaintzaileak zirenak egoten ziren. Eta, azkenik, opistodomoa dugu,
tenpluaren atzeko zatia.
Greziarren helburua perfekzioa lortzea zenez, garaiko eraikin askori
bezala, zuzenketa optikoak egin zizkioten.
Krepisa eta entablamendua kurbatu zituzten; kolomak fustearen erdialdean
zabalagoak egin zituzten (honi entasia deitzen zaio); kolomen arteko distantzia
ere aldatu egin zituzten urrutitik begiratuta kolomak zuzen ikusi ahal izateko.
Honela lortu zuten eraikin perfektua.
Greziarrek eraikina kokatzen zen lekuari ere garrantzi
handia ematen zioten. Inklinazioa ere kontutan artzen zuten eguzkiak zuzenean
Atenea Partenosen eskulturan emateko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario