viernes, 11 de abril de 2014

Koliseoa



Anfiteatro erromaniko hau Koliseoa da.


 Erroma erdian bertan dagoen eraikin handi bat da, “hiriaren bihotzean”, esaten den bezala. Arte erromatarra da, hau da, k.a. III. mendetik k.o. V. mendera arte (Barbaroak inperioan sartu arte). Konkretuki, k.a. 70 eta 80. urteen artean eraiki zen. Erromatar artea pragmatismoan oinarritzen da, horregatik eraikinak handiak izaten dira jende gehiago sartzeko, Koliseoaren kasuan bezala. Esan dudan bezala, Italian eraiki zen, Erromaren erdialdean, erromatar foroaren ekialdean zehazki.

            Ez da ezagutzen Koliseoa eraiki zuen arkitektoaren nortasuna, lan erromatar gehienekin gertatzen zen bezala: eraikin publikoak, enperadoreak goraipatzeko eraikitzen ziren, ez egileak miresteko. Vespasiano enperadoreak egin zuen eraikitzeko mandatua eta Titok, bere semeetako batek, ireki edo inauguratu egin zuen.

            Erroma klasikoan, Estatilio Tauro kontsulak, anfiteatro bat eraiki zuen Marteren Zelaian. Eraikin hau hiriko tamaina handiko lehen anfiteatroa izan zen, baina  64. urteko Erromako sutean suntsitua geratu zen, erromatar herriarentzako anfiteatro berri baten beharra sortu zelarik.
            Vespasiano 79an hil zenean, Koliseoa osorik zegoen hirugarren solairua arte. Bere semeak, Titok, amaitu zuen gorengo solairua eta inauguratu zuen. 217an, Koliseoa, larriki kaltetu zuen sute batek eta ez zen guztiz konpondu denbora pasa arte.
            Beranduago, Erdi Aroan, helburu erlijiosoekin erabili zen (eliza bat eraiki zen barnean) eta lurrikaren ondorioak jasan zituen. Anfiteatro honek birmoldaketa asko jasan ditu denboran zehar.


            Eraikuntzaren funtzioa ikuskizun odoltsuak egiteko da. Gladiadore borrokez gain, beste ikuskizun batzuk ere egiten ziren koliseoan: naumakia (itsasontzien arteko borrokak), animalia ehiza, exekuzioak, gudu ospetsuen antzezpenak eta mitologia klasikoan oinarritutako antzezlanak ere.
            Garai honetan espiritu pragmatikoa dago, eta eraikuntz honek ere izango du. Jende asko sartzeko eraikuntza da. Erromatarrak, artistak baino, ingenieriak ziren. Bi sistema erabiliko dituzte: bata arkitrabatua da, greziarrena bezala; bestea gangatua izango da. Arkuetan ere bi mota erabiliko dituzte: lehenengoa erdi-puntukoa eta bigarrena gangatua (kanoi erdiko gangak eta kupulak, naranja erdikoak).
            Erabiltzen zituzten materialak anitzak eta pobreak ziren. Adibidez ladriloa eta, bereziki, “opus cementitium” (karez, tufoz eta urez egina). Estaltzeko, berriz, material dotoreagoak erabiltzen zituzten. Adibidez harria edo marmola.
            Orden edo estiloei buruz, bi mota daude. Lehenengoa toskaniar ordena da, doriarra bezalakoa dena baina fustea laua duena; eta bigarrena konposatua da, joniar ordenaren eta korintiar ordenaren nahasketa bat da. Erromatar kolomak Greziako proportzioak galtzen dituzte eta kolosalismorako joera izaten dute.


            Koliseoan erabilitako materialak harria eta “opus cementitium” dira. Oinplanoa eliptiko da.
Koliseoko fatxada begiratuta hiru pisu dituela ikusiko dugu. Solairu bakoitzeko ordenak, behetik gora, toskaniarra, joniarra eta korintiarra dira. Koloma hauen artean erdi-puntuko arkuez errematatua dago eraikuntza. Hiru pisu hauen gainean murru bat aurkitzen dugu. Murru honek anfiteatroaren arintasuna zapaldu egiten du. Toldo bat jartzeko egina dago, ikusleak eguzkiarengandik babesteko eta ondo ikus zezaten.
            Fatxada utzi eta barrukaldera joanda, anfiteatro osoa inguratzen duten pasiloak aurkitzen ditugu, jende asko biltzean erraz mugi daitezen (hemen erromatarren pragmatismoa ikusi daiteke), eta pasilo hauek kanoi-erdiko gangaz estaliak egongo dira. Pasilo hauen bitartez caveara iritsiko gara, hau da, harmailetara. Harmailadi zabal hau, cunei edo mailatan ezberdindua dago, gizarte klase ezberdinentzako solairuak, eta cunei-ak, aldi berean, praeaintores-etan zatiuta daude, lerroetan. Erdiko hareatik gertu zeudenak, Enperadorea eta Senatariak ziren, eta, gorantz egin ahala, gizarteko maila baxuagoko jendea zegoen, goreneko harmailetan herri xehea egonik.
Barne pasabideetatik harmailetara, vomitorio delakoetatik egiten zen, horrela deituak denbora gutxian jende asko irtetea ahalbidetzen zutelako. Hain ongi diseinatua zegoen, non barnean sartzen ziren 50.000 ikusleak, bost minutu inguruan ebakuatuak izan zitezkeela.
            Erdian area daukagu obalo formarekin eta, honen azpian tunel eta ziega multzo bat zegoen, non gladiadoreak, preso zigortuak eta animaliak sartzen ziren. Lurrak, zenbait tranpol eta karga jasogailu zituen, sotoarekin lotuta zeudenak, eta ikuskizunean zehar erabil zitezkeenak. Estolderi-sare zabal bat ere dago lur-azpian, ura garraiatuko zuena naumakiak ospatzeko eta gero ura ebakuatzeko.


            Dekorazioari buruz hitz egiten, nabarienak erdi-puntuko arkuak dira, arintasuna eta altuera ematen diotenak eraikuntz osoari. Estilo desberdineko kolomak (toskanarra, joniarra eta korintiarra) berriz, fatxada guztiari simetria eta ordena emateko balio dute. Gainera, arku bakoitzean eskulturak egongo ziren (asko gaur egun galduak egon arren) eraikuntzari dotoretasuna emango ziotenak. Azkenik, gaineko murrua apaitzen duen leihoak, erliebeak eta medaioiak daude.



            Lurrikara eta suteen ondorioz oso kaltetua dagoen arren, Koliseoa, beti ikusi izan da Erroma Inperialaren ikur bezala, eta erromatar arkitekturaren hoberen kontserbatutako ereduetako bat da. Erromaren sinbolo bihurtu da.

1 comentario: