Aztertuko
dudan eskulturaren izena Apoxiomeno da. IV . mendekoa da, helenismorako
bilakaeraren garaikoa. Antropozentrikoa da eta gizakiaren eskalan egina dago,
edertasuna harmoniaren harreman perfektua izanik. Garai honetan, jainkoak gizon
gisa irudikatzen dira eta mundu greziarra polisetan antolatzen da. Polis
hauetako batean, Atenasen, demokrazia jaiotzen da sistema politiko bezala, eta
honek artean hausnarketa garrantzitsu bat sortuko du. Arte greziarra hiru
alditan banatzen da: aldi arkaikoa (k.a. VII-VI. mendean), aldi klasikoa (k.a. V-IV.
mendean) eta distira artistikoaren gailurra, aldi helenistikoa (k.a. III-I.
mendea).
Konkor biribileko eskultura da eta lehen esan dudan
bezala, gizaki tamaina dauka. Eskulturak atleta gazte bat errepresentatzen du,
bere gorputzetik hautsa eta olioa garbitzen lasterketa egin eta gero. Ez dauka
heroi jarrerarik. Funtzioa, atletak irabaztean jainkoei eskerrak ematea da.
Egilea Lisipo da, aldi klasioko eskultorea. Eskopas eta Praxitelesekin batera,
klazismoko bigarren faseko eskultorerik handienetzat hartzen da, aldi
klasikoaren eta aldi helenistikoaren transiziozko garaian. Peloponesoko
Gerratetik sortutako aldaketa sozial eta politikoek tradiziozko sentimendu
erlijiosoa eta pentsakera aldatuko dituzte. Honekin batera, eta bere ondorioz,
arteak modu ezberdinean planteatuko ditu bere gaiak. Serenitatea, oreka eta
idalizazioa mantentzen dira baina atzerakada eta ahulagotzen, eta ezaugarri
berriak sortuko dira. Adibidez: sentimenduak eta gogoak gehiago
errepresentatuko dira eta espresibitatea eta mugimendua gehiago landuko da.
Errealismoa ere handiagoa izango da eta gai erlijiosoak arruntagoak izango
dira.
Lisiporen ezaugarriak dotoretasuna eta malgutasuna dira
atleten irudietan. Kanon berria sortzen du (1/8), burua gorputzaren zortziren
bat izando da. Jarrerak naturalagoak izango dira. Lisipo Alejandro Handiaren ia
eskultore ofiziala izan zen.
Bere aurpegiak forma ederrak ditu, gorputz malgua eta
buru txiki eta adierazkorra du, arinki alde batera inklinatua dagoena. Kopetan
zimur nabari bat dauka, expresibitatea emanez, eta begietan itzala dauka,
sakontasuna ematen diotenak. Besoak, gorputzaren aurretik modu horizontalean
zabaltzen dira, gorputz-enborra ezkutatuz. Honek estereometria sortzen du,
eskulturak espazioa hartzen du; beraz, zentrifugoa da. Besoak tentsioan daude
eta ia sorbalden altuerara igotzen dira. Denak batera, dimentsio berri bat
ematen dio irudiari. Bere jarrera berezia da: gorputzaren pisua hanka batetik
bestera pasatu egiten du, eta besoak aurreruntz zabaltzean, eskulturak
sakontasun handiagoa okupatzen du eta prespektiba barietate handia eskaintzen du.
Aurreraka duen besoak obra osoari buelta ematea eskatzen du. Guzti honek
simetriarekin hausten du.
Naturalitate idealizatua ikusten da, errealismoaren eta
naturalismoaren arteko puntua, non gizon perfektua errepresentatzen den,
defekturik gabea. Kanon berria ezartzen zaio, bere burua gorputzaren zortzirera
izanez, proportzio perfektuak izateko.
Sentimenak kontrolatzen
dituen pertsona bat da; hau bere aurpegiko serenitatean ikusi daiteke.
Kontrapostoa ikusi daiteke, aldaken lerro zuzena desnibelatzen. Ilean, aurreko
aldietako forma geometrikoak izan ordez, trepanoaren teknika erabili du
Lisipok, itzalak sortuz eta sakontasuna eta errealitatea emanez. Giharren
lanketa bikaina da. Modu naturalagoan eginik daude eta oso errealistak dira
(adibidez, belaunak, enborreko muskuluak edo tentsioan dauden lepoko tendoiak).
Eskultura polikromatua da, baina denborarekin kolorea galdu du.
Polikletok errepresentatzen zuen klazisimotik, Lisipok
eskultura-hizkuntza berri bat asmatzen du. Baina, hala ere, klazisismoarekin
erlazionatzen duten ezaugarri batzuk ditu, adibidez inexpresibitatea, aldi
helenistikotik urrun uzten duena aldi honetan erakusten diren emozioengatik
(mugimendu bortitzekin eta egoera patetikoekin).
Lisiporen aldiko eskultoreak Praxitele eta Eskopas dira.
Praxitelesek aurpegian espresibitatea azaltzen du, gehienetan tristura edo
melankoliazkoa, eta honetarako “esfumatoaren teknika” erabiltzen du (bekainak
lehuntzea). Gainera, “praxitelesen kurbara”-ren bidez silueta kurbatua dute
bere obrek. Gorputzaren pisua zerbaiten gainean arinki kargatzen dute.
Gaztetxoen gorputzak erabiltzea gustatzen zaio, eskultura xamutzeko (adibidez: Olinpia-ko
Hermes). Eskopasek pertsonaiaren psikologia isladatzen du eta sentimendu
tragikoa ematen die bere obrei, gehienetan mugimendu bortitzekin (adibidez,
Menadea).
No hay comentarios:
Publicar un comentario