Argazkian
ikusten dugun estatua Marco Aurelio erromatar enperadorearen estatua ekuestrea
da. Piazza del Campidoglion kokatuta dago, Erromako hirian. Erromako Museo
Capitolinoan aurkitzen da estatua originala, beraz, hau kopia bat da. Eskultura
K.a II. Mendekoa da, Marco Aureliok Erromatar Inperioa gobernatu garai berekoa eta
esaten da zibilizazio horren historian
egondako gobernatzailerik onena izan zela. Egilea, erromatar eskulturan askotan
gertatzen den bezala, anonimoa da, haren helburua erretratuan agertzen den
pertsona mirestea baita, eta ez eskulturagilea.
Eskulturaren forma konkor biribileko
da. Zaldi baten gainean dagoenez
ekuestre motakoa da. Tamaina erraldoiko proportzioak
ditu, greziarren artearen proportzionaltasunari eta gizakizko tamainaren
neurriari kontrajartzen zaiona. Eskulturaren funtzioa politikoa da, eskultura
gehienetan bezala: autoritate baten boterea edo pertsona goraipatzea. Lehen
esan dudan bezala, eskulturagileei garrantzia ematen ez zitzaienez, egilea
anonimoa da, erretratuan agertzen den pertsonan zentratzeko aterntzio eta
garrantzi osoa.
Eskulturaren osaera begiratuz Marco
Aurelio enperadorearen erretratu erraldoia ikusi dezakegu zaldi baten gainean
eta zaldiarekiko kontrola duela ere ikusi daiteke bera domatzeko esfortzurik ez
dituelako egiten. Erabilitako materiala brontzea da, argizari galduaren
galdaketa teknika erabiliz.
Teknika honetan buztinezko irudia egiten da Ondoren, argizariz estaltzen da
buztinezko irudi osoa, hemen zulotxoak eginez. Ondoren berotu egiten da
argizari urtua ateraz eta bukatzeko brontze urtua zuloetatik sartu egiten da
eta lehortzen eta gogortzen uzten da.
Eskulturan, Marco
Aurelio garrantzitsuena izan arren, zaldiak protagonismoa hartzen du. Beraren
bidez, Marco Aureliok zuen boterea eta indarra erreflejatzen da, domatzeko
zaila den zaldi baten itsura duelako eta honek esfortzurik egin gabe
kontrolatzen duela ematen duelako.
Obra
perfilez ikusiten badugu argazkian bezala, triangulu forma jarraituz egin dela ikusi daiteke. Zentrifugoa
da, enperadorearen besoak zabalik egotea gain, zaldiaren aurreko eta atzeko
hankak ere kanporantz daudelako. Honek simetriarekin austen du eta mugimendua
ere badago, Greaziako aro arkaikoko eskulturaz asko aldentzen dena, simetrikoak
eta zurrunak zirelako. Greziako aro honetako eskulturaz bereizten du ere
eskulturaren errealismoak. Erromatar arteak ez du Grezian bezala pertsona
perfektua bilatzen, kanona jarraituz eta aurpegian serenitate espresioa jarriz;
erromatar artean gizakiak diren bezala egiten dituzte, errealismoz.
Arropan
errepatatuta (togan eta kapan, sandalietan), lanketa bikaina eta oso landua
egin dutela ikusi daiteke, zimurdura guztiak errealismoz eginez. Berdina
gertatzen da zaldiaren aurpegiko espresioarekin edo haren gihar eta zimurrekin.
Marco Aurelioren giharrak asko ikusten ez diren arren, begibistan duen hankan
eta belaunean ere lanketa bikaina dagoela ikusi daiteke.
Enperadorearen
hilea trepanoaren teknikaz eginik dago (itzalak sortzen dituena) eta
aurpegian sfumattoaren teknika erabili dute, espresio lasai eta
melankoliatsua ematen diotenak. Bere jarreran ikus daiteke duen dotoretasuna
eta boterea.
Eskultura honek balio izan zuen,
Marco Aurelio goraipatzeaz gain, hark zeukan boterea ikustarazteko (Erromatar
Inperioa menderatu zuen).